Enviado por zigor el
Behin Ubuntu 9.10 instalatuta, zer egin behar dut benetan erabilgarria izateko?
Lehenik eta behin, interneteko konexioa behar duzu. Kable edo wifi bidez sartu, eta firefoxekin frogatu.
- Hizkuntzaren sostengua baieztatu.
Sistema, Administrazioa, Hizkuntza sostengua menura joan, eta eskatzen dizkizunak baieztatu. Gaztelera, frantsesa edo beste hizkuntzaren bat gehitu nahi ezkero, hau da momentua. Behin bukatuta, saiotik atera eta berriz ere sartu.
- Sistema eguneratu (aktualizazioak).
Automatikoki eskatzen ez badizkizu, eguneraketa kudeatzailera joan beharra dago: Sistema, Administrazioa, Eguneraketa-kudeatzailea.Eskatutako eguneraketa guztiak instalatu.
- Software eta pluginak instalatu.
Egunerokoak egiteko behar diren programa eta gehigarriak instalatu. Aurretik idatzitako HONI jarritu.
Beste softwareren bat beharrez gero, denetarik dohain eta libre daukazu. Joan zaitez Aplikazioak, Ubuntu Software Biltegia-ra eta arakatu.
- Erabili.
Behin ordenagailua martxan dagoela, Ubuntu erabiltzen hastea besterik ez da falta. Animo!